Legeari dagokion abisua

ESKUBIDE GUZTIAK ERRESERBATUTA

Webgune honen jabea Talaia S.L. da (IFK: B95069910; helbide soziala: Eskurtze kalea, 5. B solairuartea. 48012, Bilbo).

Erabilera baldintzak

Talaia, S.L.-k ez du bere gain hartzen webgune honetan agertzen den informazioa oker, desegoki edo legez kontra erabiltzearen ondoriozko erantzukizunik. Era berean, ez du bere gain hartzen Interneteko orrietan jasotako datu edo informazioen egiazkotasun, osotasun, eguneratze eta zehaztasun faltaren ondoriozko erantzukizunik.

Talaia S.L.-ren webguneak Talaia S.L.-k kontrolatu ezin dituen beste orrialde batzuetarako estekak (linkak) izan ditzake. Beraz, Talaia, S.L.-k ezin du erantzukizunik bere gain hartu hirugarrenen orrietan ager daitekeen edukiari dagokionez. Webgune honetan jasotako testuak, irudiak, soinuak, animazioak, softwarea eta gainerako edukiak Talaia, S.L.-ren edo haren lizentziadunen jabetzakoak dira esklusiboki. Eskualdatzeko, banatzeko, lagatzeko, erreproduzitzeko, biltegiratzeko edo komunikazio publiko osoa edo partziala aurrera eramateko edozein ekintzak berariazko baimena izan behar du.

Datuen babesa

Talaia, S.L.-ren orrialde edo zerbitzuren batera sartzeko datu pertsonalak biltzea beharrezkoa izatekotan, jakinarazten da horiek enpresaren jabetzako fitxategi informatizatu batean sartu ahal izango direla, eta datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera tratatuko direla. Bezeroak berariaz baimena ematen dio Talaia S.L.-ri, datu pertsonalak entregatzeagatik, horiek bere jabetzako fitxategi informatizatu batean sar ditzan, bezeroen harremana kudeatzeko eta zerbitzua hobetzeko helburuekin.

Datu horiek ez dira inola ere maneiatuko edo ez zaizkie hirugarrenei lagako, kaltetuaren baimen argiarekin ez bada, edo datu pertsonalak babesteko egungo araudian aurreikusitako kasua ez bada.

Kaltetua edozein unetan baliatu ahal izango da datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideetaz, talaia@talaia.com helbidean edo Eskurtze kaleko 5. B solairuartean (48012, Bilbo).