Ondarearen Seinaleztapena

  • Seinaleztapenezko, informaziozko eta interpretaziozko elementuak egiten ditugu. Eduki zehatzek, diseinu berritzaileek eta akabera ederrek bereizten gaituzte.
  • Naturaguneetan, landa-inguruneetan eta hiri-eremuetan lan egiten dugu.
  • Mahai panoramikoak, ondarea seinaleztatzeko eta paisaia interpretatzeko mahaiak, eta birsortze historiko-monumentalen mahaiak egiten ditugu. Baita panelak, plakak, turismo-informazioko puntuak, ibilbideen baliza eta leku publikoen seinaleztapena ere.
  • Kalitate handiko materialak erabiltzen ditugu, eguzkiarekiko, atmosferako eragileekiko eta bandalismoarekiko erresistenteak.
  • Seinaleztapen-elementuak egiten ditugu braillez idatzitako testuekin eta erliebean grabatutako irudiekin.
  • Hainbat euskarri erabiltzen ditugu, erakusketa-ingurunearekin harmonian.
  • Zerbitzu integrala eskaintzen dugu: elkarrizketak bezeroekin, dokumentazio eta ikerketa lana, dibulgazio testuak idaztea, ilustrazioak egitea, diseinatzea, gauzatzea eta kokatzea.